'Matxosfera, maskulinizazioa eta eskuin muturra' hitzaldia eskainiko du Leire Padillak

Intza Trula 2025eko abenduaren 8a

Leire Padilla EKUAko kidea. (Kutxa Fundazioa)

Emakumeen Etxean izango da saioa, etzi, asteazkena, 18:30ean. EKUA erakundeko kidea da Leire Padilla; erakundeak berdintasunaren, prebentzioaren eta parte hartze sozialaren alde egiten du lan, ikuspegi feminista batetik.

Matxosfera, maskulinizazioa eta eskuin muturra hitzaldia entzuteko aukera izango da aste honetan Emakumeen Etxean. Etzi, 18:30ean, eskainiko du saioa Leire Padilla EKUA erakundeko kideak. EKUAk berdintasunaren, prebentzioaren eta parte-hartze sozialaren alde lan egiten du, ikuspegi feminista batetik.

Azken urteotan, matxosfera izenez ezagutzen diren hainbat komunitate sortu dira Interneten. Espazio horietan, feminismoaren aurkako diskurtsoak, misoginoak eta ultrakontserbadoreak zabaltzen dituzte. Horregatik, hitzaldian eduki digital horien sareak nola funtzionatzen duen eta zer mezu transmititzen dituen aztertuko dute, diskurtso maskulino erreakzionarioen eta eskuin muturraren gorakadaren arteko loturetan arreta jarriz.

Zarauzko Udaleko Berdintasun zinegotzi Gloria Vazquezek azpimarratu du "gaurkotasun eta interes sozial handiko gaia" jorratzen duela hitzaldiak. Horregatik, herritar oro, "gizon zein emakume", gonbidatu ditu asteazkenean Emakumeen Etxera, "hitzaldia denontzat argigarria eta aberasgarria izango delakoan".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide