Aurreko astean azaroko ohiko osoko bilkura egin baldin bazuten, biharko ezohiko udalbatzarra deitu dute 2026rako udal aurrekontuei hasierako onarpena emateko. Edonola ere, ez da arratsaldeko aztergai garrantzitsu bakarra izango. Izan ere, Astiko kirol ekipamendua handitzeko Sakoneta baserriko lurrak eskuratzeko hirigintza hitzarmena proposamena ere jarriko dute mahai gainean.
Horrez aparte, Zarautz-Lur Hirigintzako Udal Sozietateko 2026rako lantalde organikoari eta lanpostuen zerrendari hasierako onespena ematea bozkatuko dute, baita 2026. urteko plantilla organikoari hasierako onespena ematea eta lanpostuen zerrendaren aldaketaren onespena ere.