'Nortasun agiria' antzezlana aurkeztuko du etzi Zuhaitz Gurrutxagak

Intza Trula 2025eko abenduaren 3a

Zuhaitz Gurrutxaga, 'Nortasun agiria' antzezlanean.

20:00etan izango da, Modelo aretoan, baina sarrera guztiak agortuta daude jada. Bizipen pertsonaletan oinarritutako lana da; besteak beste, bikote harremanen hausturek sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz eta Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaz ariko da Gurrutxaga.

Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun agiria bakarrizketa saioa eskainiko du etzi, ostirala, Modelo aretoan. 20:00etan hasiko da antzezlana, baina salgai jarri zituzten sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

Elgoibartarrak hirugarren bakarkako lana du hau, eta aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere bizipen pertsonaletan oinarritutako proiektua ondu du. Hala, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da Modelon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide