Etzi, igandez, jokatuko dute 46. Bikote Mistoen Krosa. Zarautz Rugby Taldeak antolatu du beste urte batez proba, eta dagoeneko 700 bikotek eman dute izena. Hala eta guztiz ere, inskripzioa egiteko aukera zabalik egongo da igandera arte. 10:00etan itxiko dute izena emateko aukera, herrikrosa.eus webgunean.
11:00etan hasiko da proba, Aritzbatalde kiroldegiaren aurretik, eta guztira 7,9 kilometro egin beharko dituzte, Zarauzko kaleetan barrena. Dortsalak jasotzeko dauden aukerei dagokienez, bihar, larunbata, 16:30etik 18:30era, edota igandean, 09:00etatik 10:30era, jaso ahal izango dira, Aritzabatalde kiroldegiko pilotalekuan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, korrikalarien artean sariak ere zozkatuko dituzte.