Amillubiko etxebizitza proiektuaren adjudikazioa izango da udalbatzarreko aztergai nagusia

Intza Trula 2025eko azaroaren 27a

Urriko ohiko udalbatzarra, udaletxeko pleno aretoan. (Intza Trula)

Horrez aparte, 2026ko ordenantza fiskalak behin betikoz onartzea ere aztertuko dute. Gainera, Zarauzko Alde Zaharra birgaitzeko plan bereziaren aldaketa bat onartzea ere aurreikusi dute.

Azaroko ohiko udalbatzarra egingo du Zarauzko Udalak gaur, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Hainbat gai izango dituzte mahai gainean, baina horietako garrantzitsuenetako bat Amillubi eremuari eragiten diona izango da. Bertan etxebizitza libreak eta babes publikokoak sustatzeko proiektua nori esleitu onartuko dute.

Hori ez ezik, beste hainbat gai ere jorratuko dituzte bilkuran; hala nola 2026ko ordenantza fiskalei behin betiko onespena ematea da asmoa, eta Zarauzko Alde Zaharra birgaitzeko plan bereziaren aldaketa batez ere ariko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide