'Biba gorriac!' liburua kaleratu du Imanol Murua Uriak

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 25a

Imanol Muruaren argazkia (Utzitakoa)

Le Réveil Basque astekarian ondutako euskarazko kazetaritza lanak aztertu ditu, eta Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratu du.

Unibertsitateko irakasle, kazetari eta idazle Imanol Murua Uriak Biba gorriac! liburua kaleratu berri du, Pamiela argitaletxearen babesean. 1886tik 1894ra euskaraz landutako informazioari erreparatu dio zarauztarrak, eta, batez ere, euskarazko prentsa modernoaren aitzindaritzat jotzen den Le Reveil Basque (1886-1894) astekarian ondutako albisteak eta kronikak. 

Horrez gain, Eskualduna (1887-1944) eta Californiako Eskual Herria (1893-1898) aldizkarietako informazioak ere jaso ditu bere lanean.

Ondorioz, XIX. mende bukaerari buruz Paueko erredakziotik egin zituzten kontakizunetan oinarritutako lana da Muruak argitaratu duen liburua.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide