Herritarrek gaurtik eraman dezakete materiala Hotz Zarautzen elkartsun azokarako

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 22a

Hotz Zarautzeko kideak materiala sailkatzen Laspir zeneko lokalean, gaur goizean. (Aritz Mutiozabal)

Gabonetako IX Azokak datorren ostiralean zabalduko ditu ateak, aurten Laspiur denda zeneko lokalean. Hain justu, toki horretan bertan hasi dira gaur goizean materiala biltzen, eta aste osoan zehar jarraituko dute goiz eta arratsaldez.

Hotz Zarautz erakundeak abenduaren 5ean irekiko du pertsona errefuxiatuen aldeko bigarren eskuko Gabonetako IX. Azoka Solidarioa. Aurten, Laspiur denda zegoen tokian egingo dute, Zigordia kaleko 10. zenbakian, eta, hain justu ere, gaurtik hasita, materiala biltzen hasi dira aipatu lokalean bertan. 

Erakundetik adierazi dutenez, esker onez jasoko dituzte herritarren ekarpenak, azoka ireki aurreko egunera arte; ireki ondorengo lehen egunetan ere jaso izan dutela ere azaldu dute. Besteak beste , altzari txikiak, apaingarriak, ontziteria, beirateria, oherako edo mahairako oihalak, objetu bitxiak, margolanak, ispiluak, lanparak, erropa eta osagarriak hartuko dituzte. Liburu eta diskoak izan ezik, azokan balioa izango duten beste edozer onartuko dute. 

Herritarrek astelehenetik larunbatera eraman ditzakete gauzak, goizez edota arratsaldez, ondorengo ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide