Eguraldi eskasak ez zuen oztopatu atzo arratsean Merkatua Bizirik elkartearen urteurren festa. Normalean, kanpoaldean ospatzen badute ere, aurten etxe barruan egin dute. Nolabait ere, bezeroekin eguneroko harremana izan ohi duten toki berean, baina beste testuinguru batean. Izan ere, elkartearen asmoa da herritarrei eskerrak ematea, merkatuko saltzaileengan konfiantza jartzeagatik eta bertan erosteagatik. Horregatik, beste urte batez jai giroan murgildu ziren elkartu ziren hainbat eta hainbat lagun.
ZarautzTrik eta Arrai Zopa taldeek alaituriko doinuekin zein abestiekin, oilasko hegalak eta askotariko pintxoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, baita bertako garagardoa, sagar zukua eta sagardoa edatekoa ere. Giro atsegina nagusitu zen, eta beste behin ere agerian geratu zen Zarauzko Merkatu plaza badela elkargune bat, egunero-egunero zaindu beharrekoa.