'Kirol Herri' lehiaketaren lehen jardunaldia izango da bihar, Aritzbatalden

Mireia Galarza Bastida 2025eko azaroaren 21a

'Kirol Herri' lehiaketaren aurkezpena, atzo. (Utzitakoa)

Zehazki, bi gizon eta bi emakumek osatuko dute talde bakoitza, eta lanak hiru txandatan banatuko dituzte. Eskualdeko kirolariek parte hartuko dute lehiaketan. 

Sustraia Kirol Ekitaldiak elkarteak sustatuta, Kirol Herri lehiaketa sortu dute. Aizkolaritza eta harri jasotzea batu dituzte bertan, eta bihar jokatuko dute Zarautzen lehen jardunaldia. Parekidetasunaren aldeko apustua egin nahi izan dute txapelketan. 

Zehazki, bi gizon eta bi emakumek osatuko dute talde bakoitza, eta lanak hiru txandatan banatuko dituzte. Lehenengoan banaka ariko dira kirolariak, binaka lehiatuko dira jarraian, eta azkenengo txandan talde mistotan ariko dira. 16 kirolarik parte hartuko dute lehian, tartean eskualdekoak, lau taldetan banatuta.

Hona hemen taldeak eta partaideak: A taldean, Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Laiene Pikabeak, Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak eta Lierni Osa zarauztarrak; B taldean, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak, Uxue Ansorregik, Jon Gisasolak eta Patricia Martinek; C taldean, Hodei Ezpeleta Bihurrik, Nerea Arrutik, Gari Garmendiak eta Maddi Gesalaga zarauztarrak; eta azkenik, D taldean, Xabier Zalduak, Karmele Gisasolak, Beñat Telleriak eta Ainitze Zumeta zarauztarrak. 

Biharko lehen jardunaldia 12:00etan hasiko da, eta C eta D taldeak neurtuko dituzte indarrak. Finalei dagokienez, bakarkakoa abenduaren 31an izango da,, eta taldekakoa, berriz, urtarrilaren 17an. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide