Villa Elizabeth eremuko aldaketen inguruko informazio saioa antolatu du udalak

Mireia Galarza Bastida 2025eko azaroaren 23a

Villa Elizabeth dagoen eremua. (Aritz Mutiozabal)

Etxezabalako beheko solairuko aretoan jarri dute hitzordua hurrengo asteazkenerako, 18:30ean. 

Urriko udalbatzarrean erabaki zuten Villa Elizabeth eremuaren eraikigarritasuna handitzeko Plan Orokorrean aldaketak egiteari hasierako onespena ematea.

Orain, iragarkia publiko egin eta 2025eko azaroaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, "jendaurreko informazioaren izapidea" ireki dute hilebeteko epean, abenduaren 11ra arte.

Horregatik, zarauztarrek informazio gehiago izan dezaten, saio irekia antolatu du udalak datorren asteazkenerako, hilak 26. Etxezabalako beheko solairuko aretoan jarri dute hitzordua, 18:30ean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide