Baserritar Bilgunea nekazal sindikatua aurkeztuko dute astelehenean

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 21a

Baserritar Bilgunearen eratze batzarra, Lazkaon. (Argia)

Kosta baliarako agerraldia izango da, Baserrri iraunkorrak, bizitza duina lelopean, eta Merkatu plazako lehen solairuan egingo dute,18:30ean hasita.

Lehen sektorean egun dagoen sindikalismo ereduarekin konforme ez dauden nekazari eta abeltzain batzuek Baserritar Bilgunea erakundea sortu dute. Agroekologiak eta elikadura burujabetza dute oinarri, eta sindikatu izaera eman diote. Azaroaren 1ean aurkeztu zuten beren burua Donostian eginiko ekitaldian, eta datorren astelehenean Kosta baliarako aurkezpena egingo dute.

Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan izango da saioa, Baserrri iraunkorrak, bizitza duina lelopean, 18:30ean hasita. Lehen sektoreko eta, oro har, nekazal eremuko herritarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide