Alexander Sakurov zinemagilearen lana aztertuko dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2025eko azaroaren 21a

Alexander Sakurov zinemagilea.

Gela programaren barruko saioa izango da, eta aurreko saioen moduan, 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruko saio berria izango da gaur arratsaldean. Alexander Sakurov zinemagile errusiarraren lana aztertzeko tartea hartuko dute saioan, hain zuzen.18:00etan ekingo diote hitzaldiari, eta sarrera librea izango da.

Sokurov zuzendaria zinema garaikidearen ahots pertsonal eta poetikoenetakoa da. Bere lanak historia, espiritualtasuna eta hausnarketa estetikoa uztartzen ditu, eta denbora, memoria eta identitate kulturala protagonista diren filmak sortu ditu.

Bere proiektuen artean aipagarria da Errusiar arka. Sokurovek ikuslea 300 urteko errusiar historia egitera gonbidatzen du, errealitatea eta ametsa nahasten dituen bidaia bisualean. Film hau zinema garaikidearen erreferente bat da gaur egun, originaltasunagatik, edertasunagatik eta Europako kulturaren gaineko begirada sakonagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide