Aurreko urteetako dinamikari jarraituz, Merkatua Bizirik elkarteak urteurreneko festa ospatuko du bihar arratsaldean.18:00etatik aurrera, Lumagorri oilasko hegalak, bertako garagardoa, sagar zukua eta barrikotea dastatu ahal izango da Merkatu plazaren kanpoaldean, udaletxearen aldamenean; pintxo potea euro baten trukean jarriko dute. Halaber, ZarautzTrik eta Arrai Zopa taldeek girotuko dute egitasmoa.
Elkartearen asmoa da euren bezeroei eta herritarrei eskerrak ematea, eguneroko erosketetan merkatuko saltzaileengan jarritako konfiantzagatik. Izan ere, gero eta supermerkatu handi gehiago sortu dira herrian, baina Merkatu plazako baserritar zein dendariek laneak jarraitzen dute, gertutasunean "tratu zuzena" eskaintzen, euskarari bere garrantzia emanez.
Bide horretan, gainera, makina bat ekimen antolatzen dituzte urtean zehar, bezeroen fidelizazioa sustatzeko, hala nola saskiak, hitzaldiak, ekimenak, kanpainak eta abar. Beraz, urteurreneko festa elkarrekin ospatzeko eguna izango da.