Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' bere azken diskoa aurkeztuko du bihar, Modelon

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 20a

Olatz Salvador musikaria. (utzitakoa)

Zainak eman izenburupean, donostiarrak bakarkako hirugarren diskoa taularatuko du bihar, Modelo aretoan. Guztira hamar abesti berrik osatzen dute musikariaren azken lana. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak dagoeneko agortuta daude.

Olatz Salvador musikariak bere ibilbideko hirugarren diskoa aurkeztuko du bihar, Modelo aretoan. Zainak eman izenburupean, hamar abesti berrik osatzen dute donostiarraren azken lana. 

Soinu organikoak eta elektronikoak uztartzen dituen albuma da, hain zuzen. Salvador, ordea, ez da bakarrik igoko oholtzara. Izan ere, alboan izango ditu Ander Zulaika zarauztarra, baterian; Jagoba Salvador, baxuan; Esti Beraza, teklatuan; eta Mattin Saldias zarauztarra, gitarra jotzen. 

Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko agortuta daude. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide