Plaieroetako bosgarren jardunaldia jokatuko dute igandean

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 20a

Azken jardunaldiko partida bat. (Aritz Mutiozabal)

Igande goizean jokatuko dute denboraldiko bosgarren jardunaldia Zarauzko hondartzan, 11:15etik aurrera. 

Asteburu honetan 81. Hondartzako Futbol Txapelketaren denboraldiko bosgarren jardunaldia jokatuko dute; igande goizean izango dira norgehiagokak, 11:15ean hasita. Kirkilla-Enea jatetxea (M) taldeak izango du joko eremua markatzeko ardura, 10:00etan, eta epaile arduradunak honako taldeak izango dira: Itxaso taberna, Dava Street Food eta Talai Mendi Kanpina. Partidak bukatu ostean, plaiero potea egingo dute herriko tabernetan.

Plaieroetako informazio gehiago eskuratzeko Whatsapp kanala sortu dute.

Senior mutilak A taldea:
1. Izaro Optika - Iuri Aholkularitza
2. Las Palmeras - Kirkilla-Enea jatetxea
3. Euskalduna taberna -  Arrano
4. Euskalmader Acuchillados - Katixa
5. Dava Street Food - Etxabe Confort
6. Kosta Hortz Klinika - KTXO

Celso Castro: Atsedena

Senior mutilak B taldea
7. Euromar - Ulacia Bidaiak
8. Latz Taberna - Balearri-Astillero
9. Asergroup - Asti Pinturak
10. Talai Mendi Kanpina - Telesforo Erretegia
11. Pukas-Shelter - Garcia Edari Banaketak
12. Tivoli-Naparrak - Txanela


Senior mutilak A taldea 
13. Euskalduna taberna - Kirkilla-Enea jatetxea
14. Euskal parrilla - Lakari-Arrano
15. Kebidek - Itxas lur taberna
16. Shelter-Pukas - Orbela
17. Marmarra - Itxaso taberna
18. Ekimen - Lukas ardotegia

310-Kepa Osteo: Atsedena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide