Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta egunari lotutako antzezlan bat ikusi ahal izango da bihar Modelon: Rednudes. Pikor teatroaren lan bat da, eta ikustera joateko sarrera librea izango da.
Ikuskizunak Sexpreading fenomenoa du oinarri: hau da, gazteen artean esponentzialki hazten ari den argazki intimoen eskaera eta horien atzean dagoen presioaz eta horrek ikastetxeetan pizten dituen alarma sozialak eta gatazkak.
Gazteei zuzen-zuzenean eragiten dien gaia izanik, herritarrei ez ezik, ikastetxeei ere antzezlana ikusteko gonbidapena luzatu die udalak. Horregatik, ikastetxe ezberdinetako ikasleek gaur eta bihar, 12:00etan, ikusiko dute emanaldia Modelon.