Beñat Iturriozek 'Enarak’ dokumentala aurkeztuko du gaur, Modelo aretoan

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 18a

‘Enarak’ dokumentala. (Utzitakoa)

Beñat Iturriozek zuzendutako dokumentalak taldearen aztarnak berreskuratzen ditu, labirinto filmiko batean murgilduz.

'Enarak' dokumentala aurkeztuko dute gaur 19:30etan, Modelo aretoan, hain zuzen ere. Beñat Iturrioz zuzendaria bertan izango da eta solasaldia eskainiko du taldearen historia eta prozesu filmikoa kontatzeko.

Filmak azaltzen du nola, 1967. urtean, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendeartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten euskaraz. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an desagertu ziren, betirako. 

50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat Iturrioz, taldearen aztarnen bila aritu da labirinto filmiko batean murgilduz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide