EGITARAUA
- 17:00etan Musika Plazako kioskoan teklatua, biolinak eta txeloak joko dituzte.
- 17:30ean, bi kalejira abiatuko dira, lehen kalejira Musika eskolatik eta bigarrena estazioko plazatik.
- Musika Plazara iritsita, tailerreko sei eta zazpi urteko ikasleek eta solfeoko ikasleek kiosko gainean abestuko dute.
- Amaieran, txokolatea dastatzeko aukera izango da Musika Plazan.
Eguraldi txarra egiten badu, kioskoan aurreikusitako emanaldia bertan behera geratuko da eta kalejirak Musika eskolako portxean egingo dituzte. Txokolatea ere han banatuko da.