Gipuzkoako Urak partzuergoak Mitxelena kalean egin beharreko lanak hasiko ditu bihar. Hain zuzen ere, kale horretako ur hornidura eta saneamendu sarea berrituko dituzte. Urbycolan SA enpresak izango du konponketen ardura, eta aurreratu dutenez, 36 aste iraungo dute lanek.
Horretarako, Mitxelena kaleko errepidearen azpian arituko dira lanean, eta ondorioz, eragina izango dute lanek trafikoan. Obrak irauten duten bitartean, lanen beharren arabera, inguruko trafikoa desbideratuko dute.