Jo eta ke dabiltza halterofilo gazteak egunotan, izan ere, maila izugarria ari dira erakusten Espainiako Halterofilia Txapelketan. Hain zuzen, atzo goizean eman zioten hasiera txapelketari, eta goizeko 09:00etatik 20:00ak arte, sekulako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek eta modalitatearen jarraitzaileek.
Ehundaka halterofilo ari dira lehian Lizardi aretoan, baina lehiaz haratago, txapelketa topagunea bilakatu da kirol berberaz gozatzen duten jatorri ezberdinetako halterofiloentzat. Zarauztarrak ere igo ziren tarima gainera, hala nola, Alex Balenziaga, Ainhoa Urkiola, Lore eta Lide Mendizabal eta Mara eta Malen Monasterio ahizpak, eta ikasturtean zehar ikasitako guztia erakutsi zuten epaileen aurrean.
Gaur, goizeko 10:00etan hasiko dira lehenengo erakustaldiak, eta eguerdian emango diote amaiera txapelketari.