Zarautz Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute gaur eguerdian Zarautzen. Eguerdiko 12:00etan elkartu dira Lege Zaharren enparantzan, eta handik abiatu dute manifestazioa. Hogei lagun inguru bildu dira guztira, eta ekintzan zehar "Palestina askatu" edo "genozidia amaitu" bezalako leloak entzun dira.