Trikiti doinuak ostiral arratsaldea alaitzeko

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 15a

Zarautz Trik jaialdiaren bosgarren edizioa ospatu zuten atzo arratsaldean, Modelo aretoan. Zarautz Trik elkarteko ikasleek girotu zuten aretoa, Jalgi dantza taldeko kideen laguntzarekin. 

Trikiti doinuek alaitu zuten Modelo aretoa atzo arratsaldean, izan ere, Zarautz Trik Jaialdiaren bosgarren edizioa ospatu zuten bertan. Elkarteko hainbat ikasle eta musikari igo ziren oholtza gainera ikasturtean zehar ikasitakoa erakustera. 

Aurten, trikitia ez ezik, perkusioak ere garrantzia izan du eta, panderoa ere sartu zuten kantu batzuetan. Mota askotako kantak entzun ziren aretoan, batzuk herrikoiak eta besteak, aldiz, garaikideagoak. Herritarrek ere gustura entzun zituzten abestiak, eta ikuskizuna biribiltzeko, Jalgiko dantzariek ere emanaldi bikaina eskaini zuten. 

Urtero antolatzen duten boletoen zozketa ere egin zuten emanaldia hasi aurretik. Hona hemen zenbaki irabazleak:

  1. Muniosoro erretegian bi lagunentzako sagardotegi menua: 1905.
  2. Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua: 0090.
  3. Zarauzko Merkatua Bizirik elkartearen eskutik denboraldiko otar bat: 1951.
  4. Kirkilla jatetxean bi personentzako dastatze menua: 1738.
  5. Mokoroa txakolindegian lau lagunentzako bisita gidatua eta kata mokadu batekin: 1002.
  6. Delicatessen Juantxo Gaztaken eskutik, bertako produktuen otar bat: 1947.
  7. MOOR surf eskola Zarautzen eskutik, lau pertsonentzako ordu eta erdiko surf saioa: 0075.
  8. Zurekin elkartearen eskutik, 300 euroko bonoa: 642.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide