Dagoeneko 650 kirolari ditu 2026eko Zarauzko Triatloiak

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 15a

Zarauzko Triatloia 2025 (Utzitakoa)

2026ko ekainaren 13an egingo dute herriko triatloi ospetsua. Mundu osoko triatloilarien 2.227 eskaera jaso ditu antolakuntzak, eta horietatik 210 emakumeenak izan dira. 

2026ko ekainaren 13an egingo den TradeINN Zarauzko Triatloiak, dagoeneko ezagutzen ditu parte hartuko duten triatloilariak. 1229 eta 1878 bitarteko zenbakiak dituzten kirolariek 650 dortsaletako bat lortu dute, eta horrela, beraien izena jartzeko aukera izango dute. 

Aurtengo edizioan, mundu osoko 2.227 kirolarik egin zuten parte hartzeko eskaera, eta horietatik 210 emakumeenak izan dira. Kopuru horrek erakusten du gero eta emakume gehiago daudela triatloian. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dute zozketan izena eman duten emakume guztiek dortsala lortzeko aukera izango dutela, parte hartze inklusiboarekin alde eginez. 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide