Bloodstains eta Yunk taldeen kontzertuak bihar Hiruputzun

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 16a

Bloodstains taldearen argazkia (Utzitakoa)

Zarata Zarautz kolektiboak antolatu dituen emanaldiak bihar 20:30ean hasiko dira.

Biharko gaua girotzeko kontzertuak antolatu ditu Zarata Zarautz kolektiboak. Zehazki, bi emanaldi izango dira: lehena, Kaliforniako Bloodstains taldeak eskainiko du punkhard core mitikoarekin; eta ondoren, Yunk punk talde bilbotarraren txanda izango da.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, kontzertuak 20:30ean hasiko dituzte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide