Nazioarteko Argazki Mostra irekiko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 13a

Ana Abraok Ramon Serras 33. Nazioarteko Argazki Mostran jarritako argazki bat. (Ana Abrao)

Hainbat argazkilariren lanak ikusi ahal izango dira bertan: Ana Abraorenak, Estibalitz Beristainenak, Iñaki Bolunbururenak eta Marina Martinezenak. Egunero egongo da irekita mostra, 18:00etatik 20:00etara, jai egun batzuk salbu.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak Ramon Serras 33. Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, eta bihar irekiko ditu ateak, ohi bezala, Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan.

Urtero-urtero, sona handiko artisten lanak paratzen ditu egitasmoak, eta aurten ere argazkigintzaren arloan ibilbide nabarmena egiten ari diren lau egile gonbidatu dituzte beren lanak erakustera: Ana Abrao argazkilari eta idazle brasildar-portugaldarra, Estibalitz Beristain debarra (Gipuzkoa), Iñaki Bolunburu gasteiztarra eta Marina Martinez.

Mostraren irekiera 18:00etan izango da, eta urtarrilaren 25era arte bisitatu ahal izango da; egunero, 18:00etatik 20:00etara. Halere, tarte horretan, abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da, jai egunak baitira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide