Abian da Zurekin Zarauzko ostalarien elkartearen Gastrogauak egitasmoa, afariak eta zuzeneko musika uztartzen dituen ekimena. Antolatutako edizioek izandako arrakastaren ondorioz, laugarren urtez antolatu dituzte kontzertuak. Aurreko astean hasi ziren eta datozen hiru ostiraletan ere eskainiko dituzte emanaldiak: hilaren 14ean, 21an eta 28an.
Ori-Ine bikotearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan Mandabiden. Azaroaren 21ean, Nuria Cullaren kontzertua izango da Asador Euromar Gastrotekan. Azkenik, hilaren 28an, Silver Riveren txanda izango da Gure Txokoan.
Zuzeneko musikarekin girotutako afariaz gozatu nahi dutenek aldez aurrez egin beharko dute erreserba.