Hondartzako Futbol Txapelketako laugarren jardunaldia hasi baino lehen, argazki erraldoia atera zuten Palestinar herriari babesa adierazteko. 11:30ean elkartu ziren plaieroetako jokalari guztiak porteriak jasotzen dituzten lokal parean.
Azaroaren 15ean Euskal Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko duen partidurako deia zabaltzeko asmoarekin antolatu zuten. Horregatik, plaieroetako antolatzaileek Palestinako banderak eta Ikurrinak ekartzeko deia egin zuten.