Eguzkia lagun, giro bikainean jokatu dute plaieroetako laugarren jardunaldia

Aiora Arriola 2025eko azaroaren 9a

Zarauzko Hondartzaren zabalera osoa hartu dute eguerdian Hondartzako Futbol Txapelketako laugarren jardunaldian. Eguraldi ederra nabarmendu da eta gogotsu lehiatu dute jokalariek.

Eguerdian hasi dira Hondartzako Futbol Txapelketaren laugarren jardunaldiari hasiera ematen, eta malekoiak duen luzera osoa hartu dute plaieroetako taldeek partidak jokatzeko.

Herritar asko bereziki jardunaldia ikusteko gerturatu diren arren, eguzkia atera da goizean zehar, eta malekoian paseatzen ibili direnak ere partidak ikustera animatu dira.

Hauek izan dira gaurko emaitzak:

Senior mutilak A taldea

  • Las Palmeras - Kosta Hortz Klinika 3-3
  • Iuri Aholkularitza - Euskalduna taberna 1-1
  • Kirkilla-Enea Jatetxea - Celso Castro 3-3
  • Katixa - Arrano 4-2
  • Izar Optika - KTXO 2-4
  • Etxabe Confort - Euskalmader Acuchillados 2-0
  • Dava Street Food - (Atsedena)

Senior mutilak B taldea

  • Ulacia Bidaiak - Latz taberna 1-3
  • Txanela - Euromar 1-2
  • Pukas-Shelter - Tivoli-Naparrak 1-1
  • Garcia Edari Banaketak - Telesforo Erretegia 0-5
  • Asti Pinturak - Talai Mendi Kanpina 4-2
  • Balearri-Astillero - Asegroup 4-1

Senior neskak

  • Euskal Parrilla - Ekimen 1-5
  • Lakari-Arrano - Kebidek 0-8
  • Orbela - 310-Kepa Osteo 1-2
  • Itxas lur taberna - Marmarra 9-0
  • Euskalduna taberna - Lukas ardotegia 0-3
  • Itxaso taberna - Shelter-Pukas 3-1
  • Kirkilla-Enea Jatetxea - (Atsedena)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide