Azaroaren 7an, ostiralarekin, Lilly Hiatt musikariak kontzertua eskaini zuen Zarauzko Modelo Aretoan. Egitasmoko sarrera guztiak agortu ondoren, hurbildu ziren ikusleen artean giro aparta izan zen nagusi.
Hirukote formatuan, pop rock amerikarra zein country estiloko musika jo zuten ordu eta erdi inguruan, eta izugarrizko energia helarazi zioten ikusleei. Amaieran, loreak ere bota zizkion Hiatt abeslariak Zarautzi.