Pier Paolo Pasolini poeta, saiakeragile eta zinemagileaz ariko dira gaur Photomuseumen

Intza Trula 2025eko azaroaren 7a

Pier Paolo Pasoliniren 'Teorema' filma.

Gela programaren barruko hitzaldia izango da, 18:00etan hasita. Interesa duten guztientzat irekia izango da saioa.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Pier Paolo Pasoliniz hitz egingo dute gaur. Poeta, saiakeragile eta XX. mendeko zinemagilea da bera, bere ibilbideaz hitz egiteko elkartuko dira Photomuseumen. 18:00etan hasiko da saioa, doako sarrerarekin.

Bere lanek edertasuna, probokazioa eta salaketa uztartzen dituzte; esaterako, ezagunen artean dauden Accattone, Ebanjelioa San Mateoren arabera eta Salò o le 120 giornate di Sodoma. Horiez aparte, Teorema izeneko filma da bere lanen artean sinbolikoenetako bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide