Zarautz Trik Jaialdiaren bosgarren edizioa azoaren 14an izango da

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 9a

2021. urteko Zarautz Trik jaialdia (GUKA)

18:30ean hasiko da jaialdia Modelo aretoan. Sarrerak doan izango dira, aretoko edukiera bete arte.

Zarautz Trik elkarteak antolatuta, Zarautz Trik Jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko dute hilaren 14ean. Oholtza gainean izango dira elkarteko ikasleak, 18:30ean hasita, Modelo aretoan.

Zarautz Trik elkarteko kidea den Aratz Olaizolak adierazi duenez: "Jalgi Dantza Taldekoen laguntza izango dugu kantu batzuetan". Honez gain, aurten kontzerturik egongo ez dela azpimarratu du, ikasleek egin duten lana izango baita jaialdiko erdigunea.

Sarrerak doan izango dira, aretoko edukiera bete arte. Gainera, Zarautz Trik boletoen zozketa ere bertan egingo dela adierazi du Olaizolak. 

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide