Somos la herencia, Higiene, VCIII eta Sasiren emanaldiak larunbatean, Hiruputzun

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 6a

Somos la herencia taldearen argazkia. (Lege Berria)

Lege Berria kolektiboak antolatutako emanaldiak 21:30etik 04:30etara izango dira. Sarrerak Garoa liburu dendan eskuratu daitezke, sei eurotan.

Lege Berria kolektiboak antolatuta, Somos la herencia, Higiene, VCIII eta Sasi igoko dira Hiruputzu gaztetxeko oholtzara larunbatean.

Kontzertuak 21:30etik aurrera izango dira: lehenik, Somos la herencia Madrilgo taldeak pospunk-ean oinarritutako musika aurkeztuko du; ondoren, Higiene taldearen debuta izango da, batera jotzen duten lehen aldia baita. Amaieran, aldiz, VCIII eta Sasi DJen saioek girotuko dute gaztetxeko gaua.

Sarrerak Garoa liburu dendan erosi daitezke, sei euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide