Oraindik ere parte hartu daiteke Palestinaren aldeko elkartasun kutxara dirua bidaltzeko zozketan. Hain justu, pasa den hilean abiatu zuen ekimena Zarautz-Palestina herri ekimenak, Ispilu Arteren laguntzarekin. Zehazki, inguruko artista ezagunek dohaintzan emandako hogei koadro baino gehiago eta eskultura bat jasoko ditu zozketaren irabazleak.
Ondorengo artisten lanek osatzen dute sarien sorta: Hnos Legorburu, Iñaki Ruiz Egino, Kepa Landaluze, Ramon Aranzabal, Iñigo Ormazabal —hark hiru koadro eman ditu–, Moncho Trullos, Xabier Loiola, Aitor Sarasketa, Ramon Aranzabal, Mariane Pielholf, Viki Claramunt, Eva Azkue, Jose Antonio Legorburu, Lola Sarratea, Mertxe Arana, Javier Espigares eta Miguel Angel Alvarez.
Ispilu Arteren galerian ikus daitezke pieza denak, eta azaroaren 14an izango da zozketa, galerian bertan. Zozketan parte hartzeko txartelak bost eurotan salduko dituzte Ispilu Arten zein herriko honako gune hauetan: Pe a pa okindegian, Laia dendan eta Surtidor tabernan. Era berean, Whatsappez ere eska daitezke, 615 70 76 35 telefono zenbakira idatzita. Kasu horretan, ordainketa bizum bidez egingo da, eta antolatzaileek erosleei dagokien txartelaren argazkia bidaliko diete.