Letoniako Anima Solla abesbatzak kontzertua emango du gaur

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 2a

Letoniako Anima Solla abesbatza. (Utzitakoa)

Nazioarteko Ahotsak zikloaren barruko azken emanaldia izango da.19:00etan hasiko da, Santa Klara elizan, eta sarrerak emanaldia hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira eliz atarian.

Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketarekin elkarlanean eta Zarauzko Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin, Zarautz Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak zikloaren beste edizio bat antolatu du. Zikloko azken emanaldia izango da gaur, Santa Klara elizan, eta Letoniako Anima Solla abesbatza osatzen duten sei ahotsek izango dute entzuleak alaitzeko ardura.

Anima Solla Letoniako emakumezko a cappella abestalde bat da, 1998an Marite
Purina musikako irakasle, zuzendari eta abeslari ohiak sortua. Taldea 6 kidek osatzen
dute. Gainera, Letoniako konpositore garaikideen musika interpretatzea da beren helburu nagusia.

Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak kontzertua hasi baino ordubete lehenago izango dira eskuragai, eliz atarian, bost euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, hiru euro balioko du sarrerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide