Amenabar enpresak azaroan hasiko ditu Santa Klara komentuko egoitzaren birgaitze energetikoko proiektua. Udalak 2021eko azaroaren 3an erosi zuen komentua helburu garbi batekin: Zarauzko ondare historikoa eta arkitektonikoa babestea, eta herriari azpiegitura indartsu bat eskaintzea.
Hori horrela, burutuko dituzten lanak egiteko aurrenkotua 4.550.125,51 eurokoa da, BEZ barne. Guztira, 24 asteko gauzatze epea aurreikusten dute, 2026ko martxoa amaierarako bukatzeko helburuarekin.
Komentuan egingo dituzten esku-hartzeak ondorengoak izango dira: jantzigintza gela eta sukaldea osatzen duten bolumenen eraistea (hegoaldeko bi bolumen txikiena); eraikin nagusiko teilatua desmuntatzea, barruko tabikeak botatzea, arkuen berreskurapena eta egituraren indartzea; patioan lur berria eta estalki arina jartzea; eta batez ere energia aurrezteko neurri zehatzak hartzea, hala nola fatxada bikoitzak jartzea, isolamendu berriak ipintzea, eta leiho zein ate guztien berritzea.