Thomas Campell zuzendariaren Yi-Wo filma emango dute Modelo aretoan, ostiralean, 20:30ean, hain zuzen ere. Sarrerak Modeloko leihatilan daude salgai, eta Kutxabanken sarreren webgunean ere eskuratu daitezke, 4,50 euroan.
Duela hamar urte hasi ziren filmaren grabaketarekin, eta bakoitzaren burua galtzeko edo aurkitzeko erritual bat da. Thomas Campbellen gidaritzapean, Dave Homcy, Scott Soens, Chris Bryan eta Tyge Landak filmatu dute lana, batez ere, 16mm-tan. Fiji, Maroko, Indonesia, Costa Rica, Australia, Utah eta Kalifornia bezalako kokalekuak erabili dituzte itsasertzertzeko formak goresteko.
Surflariei dagokionez, kirolari hauek hartu dute parte proiektuan: Ryan Burch, Alex Knost, Craig Anderson, Karina Rozunko, Joel Tudor, Nick Melanson, Lauren Hill, Dave Rastovich, Ozzie Wright, Jared Mell, Trevor Gordon eta Bryce Young.