Vista Alegreko Barandiaran kalean asfaltatze lanak egingo ditu Zarauzko Udalak, eta jakitera eman duenez, obra horiek eragina izango dute auzoko trafikoan. Zehazki, 3. zenbakiaren aurrean berrituko dute errepidea, etzi, ostegunez.
Horrenbestez, 09:30etik 15:00etara bitartean ibilgailuek Aranzadi plazatik jaitsi beharko dute herrira, eta lanek irauten duten bitartean Zarauzko Hiribusak Barandiaran eta Urkidi kalea batzen dituen biribilguneraino bakarrik igoko da.
Barandiaran kaleko errepidean ez ezik, Gaztainpe eta Gipuzkoa kaleetan ere asfaltatze lanak egiten ari dira. Bihar arte iraungo dute lan hauek, eta amaitu arte bi bideak itxita egongo dira.