Atsedena ederki hartuta, baloia astintzera

Aritz Mutiozabal 2025ko urr. 26a, 17:00

Hondartzako Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian. Eguraldia ezegonkor baldin bazegoen ere, ateri iraun du partidak jokatu diren ia denbora osoan.

Bigarren asteburuz jarraian, plaieroetako jardunaldiak hartu du Zarauzko hondartza. Denboraldiko hirugarrena izan dute jokoan gaurkoan senior gizonezkoek zein emakumezkoek, baina atsedena ongi hartuta lehiatzeko parada izan dute jokalariek oraingo honetan; batetik, eguerdian izan direlako norgehiagokak, eta bestetik, ordu aldaketa medederako izan dutelako.

Eguraldiak ere ederki eutsi dio, nahiz eta tarteka-marteka euri tarta arin batzuk bota dituen. Beraz, giro ezin hobea izan dute lagun hondartzako futbolean aritzeko, eta hainbat taldek beste batzuk baino atarramendu hobea atera diote aldeko ezaugarri horiei guztiei. Zenbaitzuk, gainera, gol askorekin irabazi dituzte beren norgehiagokak.

EMAITZAK

Senior mutilak B taldea
1. Telesforo Erretegia - Ulacia Bidaiak 2-0
2. Asti Pinturak - Balearri-Astillero 2-2
3. Euromar -  Garcia Edari Banaketa 3-4
4. Latz taberna - Tivoli-Naparrak 3-1
5. Asergroup - Pukas-Shelter 1-2
6. Talai Mendi Kanpina - Txanela 5-2

Senior neskak
7. Kebidek - Ekimen 4-2
8. Kirkilla-Enea jatetxea - Orbela 0-1
9. Marmarra - Lakari-Arrano 2-1
10. Lukas ardotegia - Euskal parrilla 0-2
11. Shelter-Pukas - Itxas lur taberna 2-2
12. 310-Kepa Osteo - Itxaso taberna 0-3

Senior mutilak A taldea
13. Euskalduna taberna - Izar Optika 3-1
14. Celso Castro - Kosta Hortz Klinika 1-1
15. Iuri Aholkularitza - Katixa 2-3
16. Dava Streed Food - Kirkilla-Enea jatetxea 2-1
17. KTXO - Las Palmeras 7-3
18. Arrano - Etxabe Confort 3-2

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide