Asteotan hondeamakinen presentzia nabarmena da malekoian, pasealekuaren zoladura berritzeko lanetan ari direlako. Orotara, kilometro erdi inguruko lur zatia aldatuko du Zarauzko Udalak, Madoz kaletik Lizardi kaleraino. Baina zoladuraz gain, malekoiko arkupeen argiztapena hobetzeko lanean ari dela ere jakitera eman du udalak, egun ez duelako argiteria publikorik.
Instalazio berria neguan jarri ahal izango dutela aurreratu du Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Iban San Martinek. "Une honetan hainbat proba egiten ari gara enpresa instalatzailearekin, argi egokiena duen luminaria mota aukeratzeko", jakitera eman du zinegotziak.