Zarauzko Udaleko Euskara sailak Euskaraz Ganoraz! izeneko ikastaroa antolatu du. Hiru saio izango dira guztira, Xabier Eguzkitzeren gidaritzapean, eta euskara hobeto erabiltzeko baliabideak landuko dituzte horietan, modu arinean eta jostagarrian.
Ikastaroa irakasleei, ikasleei edo euskara gaitasuna landu nahi duten herritarrei zuzendutakoa da, eta saioak azaroaren 4an, 11n eta 25ean izango dira, Etxezabala eraikineko aretoan (Kale Nagusia 29), 18:30etik 20:00etara. Parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko; hau da, zuzenean saioetara agertzearekin nahikoa izango da.