Hasi dituzte malekoiko zoladura berritzeko lanak

Intza Trula 2025eko urriaren 21a

Hondeamakina, Zarauzko malekoian, zoladura berritzeko lanetan. (Aritz Mutiozabal)

Oraingoz, bi zatitan hasi dituzte lanak: Galtxagorri elkartearen aurrean, eta Eguzki-Loretik Musikaria aurreraino doan zatian, hain zuzen. Guztira, kilometro erdi inguruko zoladura berrituko dute.

Malekoiko pasealekuan zoladura berritzeko lanak hasi dituzte jada. Zehazki, Galtxagorri elkartearen aurrean eta Eguzki-Loretik Musikaria aurreraino doan zatian hasi dituzte obrak. Orotara, kilometro erdi inguruko lurra aldatuko du Zarauzko Udalak, Madoz kaletik Lizardi kaleraino.

Horrez gainera, Matxitxako, Higer eta Lizardi kaleetako jaitsieretan ere lurra aldatuko dute. Zoladura berria hormigoi koloreztatuko gainazal laua izango da, eta lanak Estudio y Obras Rekalde SL enpresa ari da egiten. 478.542,61 euroko (BEZ barne) kostua izango dute lanek, eta hiru hilabete eta erdian amaituta egotea aurreikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide