Epaileak behin-behinean espetxera bidali du Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea

Juan Luis Romatet 2025ko urr. 19a, 16:35

Zarautzen ostiralean egin zen manifestazioko burua. (Julene Sorarrain)

Epailearen aurrean gaur deklaratu du 53 urteko emakume bat hiltzea leporatuta joan zen ostegunean Zarautzen atxilotu zuten 47 gizonak. Epaileak behin-behinean bidali du espetxera gizona.

Pasa den ostegunean, 47 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak ustez 53 urteko emakume bat hiltzeagatik, eta gaur goizean Zarauzko ertzain etxetik Azpeitiko epaitegira eraman dute gizona epailearen aurrean deklaratzera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenez, epaileak behin-behinean espetxera bidali du ustezko hiltzailea. 

Hilketa pasa den asteazkenean izan zen. Larrialdi zerbitzuek emakume baten gorpua aurkitu zuten Zarauzko Itsasmendi auzoko etxebizitza batean. Hilketa matxista leporatuta, 47 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak.

Hilketak Zarauzko herria astindu du. Ostegunean bertan, Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eudelek eta Emakundek, besteak beste, gertatutakoa salatu zuten. Ostiralean, berriz, hainbat protesta egin zituzten: udalak deituta kontzentrazioa egin zuten herritar ugarik, eta haren ostean, herriko eragileek deitutako manifestazioa. Inguruko herrietako mugimendu feministek ere bat egin zuten deialdiarekin, eta ehunka lagunek parte hartu zuten manifestazioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide