Arratsaldean jarriko dituzte salgai Zirikaren kantu bazkarirako txartelak

Intza Trula 2025ko urr. 17a, 10:30

Talde bat kontzertua eskaintzen, iaz, Zirikak antolatutako kantu bazkarian. (Zirika)

Azaroaren 8an egingo dute kantu bazkaria, eta txartelak 30 euro balio du. Zirika elkartearen bulegoan erosi ahal izango dira, gaur, 18:00etatik 20:00etara.

Gaur arratsaldetik aurrera erosi ahal izango dira Zirikaren kantu bazkarira joateko txartelak. Zirika euskara elkarteak hirugarren urtez antolatu du hitzordua, euskara, musika eta lagunartea sustatuz.

Hori horrela, interesa dutenek elkartearen bulegoan erosi ahal izango dituzte txartelak, gaur, 18:00etatik 20:00etara. Txartel bakoitzak 30 euro balioko du, eta pertsonako gehienez bost erosi ahal izango dira.

Zirikak kontatu duenez, aurreko urteetan jarraitutako dinamika bera izango du aurtengo bazkariak; hau da, eguerdian Musika Plazan elkartuko dira, eta ondoren Santa Barbara jatetxean bazkalduko dute.

Egitaraua

  • 13:00. Kantu poteoa, Musika Plazan elkartuta.
  • 14:00. Santa Barbara jatetxean, mahaien antolaketa.
  • 14:30. Bazkaria. Menua: entsalada mistoa,  legatz arrautzeztatua onddo-saltsarekin, txerri-masailak saltsan eta postrea, etxeko ardoa eta kafea.
  • 16:00. inguruan, Zirika Bandaren eskutik, betiko eta oraingo euskal kantak.
  • 19:30. Bukaera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide