Udaberri jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Gasteizera irteera antolatu du urriaren 30erako. Joan nahi duten bazkideek dagoeneko zabalik dute izena emateko aukera, elkartearen egoitzan.
Hiria hobeto ezagutzeko beta izango dute joaten direnek; hala nola Alde Zaharrean bisita gidatua egingo dute, eta bazkalostean Arte Ederren Museoa bisitatuko dute.
Horrez aparte, jubilatuen elkarteak jakinarazi du hilaren 24an, ostiralez, urte honetan zendu diren bazkideak omenduko dituztela. Meza egingo dute horretarako, 11:00etan, Santa Ana egoitzan.