Dozenaka musikazale bildu dituzte Traidora eta Ira Et Decessus taldeek

Intza Trula 2025eko urriaren 14a

Zarata Zarautz kolektiboaren ekimenez, kontzertu bana eskaini zuten atzo iluntzean gaztetxean.

Astelehena izanagatik ere, dozenaka lagun gerturatu ziren atzo iluntzean Hiruputzu gaztetxera. Zarata Zarautz kolektiboak bi kontzertu antolatu zituen aste hasiera eramangarriagoa izateko: Traidora eta Ira Et Decessus taldeak igo ziren oholtza gainera, eta musikazaleek punk estiloaz gozatzeko aukera izan zuten emanaldietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide