Kantu bazkaria antolatu du Zirikak azaroaren 8rako

Aritz Mutiozabal 2025ko urr. 13a, 16:15

Zirikaren kantu bazkaria. (utzitakoa)

Hirugarren urtez, euskal kantuen bueltan elkartuko dira Santa Barbara jatetxean. Bazkarirako txartelak 30 euro balio du, eta ostiralean jarriko dituzte salgai.

Zirika euskara elkarteak kantu bazkaria antolatu du hirugarren urtez, eta ostiral honetan jarriko ditu txartelak salgai. Bazkaria datorren azaroaren 8an izango da, eta aurrekoen dinamika berari jarraituko dio; eguerdian, Musika Plazan elkartuko dira eta ondoren, Santa Barbara jatetxean izango dute otordua eta kantaldia.

Egitasmoan parte hartu nahi dutenek Zirika elkartearen bulegoan (Zigordia kalea, 34) eskuratu ahal izango dituzte txartelak, 30 euroan, ostiraletik aurrera; 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik bulegoa. Pertsonako gehienez ere bost txartel erosi ahal izango dira.

Egitaraua

  • 13:00. Kantu poteoa, Musika Plazan elkartuta.
  • 14:00. Santa Barbara jatetxean, mahaien antolaketa.
  • 14:30. Bazkaria. Menua: entsalada mistoa,  legatz arrautzeztatua onddo-saltsarekin, txerri-masailak saltsan eta postrea, etxeko ardoa eta kafea.
  • 16:00 inguruan, Zirika Bandaren eskutik, betiko eta oraingo euskal kantak.
  • 19:30. Bukaera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide