Herrira etorri berriak diren bizilagunentzat Aisa ikastaroa antolatu du beste urte batez Zarauzko Udalak, eta dagoeneko zabaldu du izena emateko aukera. Ikastaroaren helburua da euskarazko oinarrizko esamoldeak barneratzea, euskal kultura ezagutzearekin batera.
Guztira, 60 orduko ikastaroa izango da, eta azaroaren 4tik urtarrilaren 30era iraungo du. Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan elkartuko dira; goizeko saioak 09:30etik 11:30era izango dira, eta arratsaldeetakoak 18:00etatik 20:00etara.
Hori horrela, izena emateko interesa dutenek urriaren 24a izango dute horretarako azken eguna, honako bide hauetan: Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Zigordia kalea 33 zenbakiko bulegoan), 943 00 51 telefono zenbakira deituta edota 27.immigrazioa@zarautz.eus helbidera idatzita.