Palestinaren aldeko argazki herrikoia, Barren plazan

Aritz Mutiozabal 2025ko urr. 13a, 09:35

Barren plazan larunbatean aterako argazki erraldoia, Palestinaren alde. (Urola Kostako GKS)

Asteakenerako deitu duten grebaren harira, Urola Kostako GKSk palestinar erresistentziaren aldeko komiteak eta ekintza ezberdinak egin ditu asteburuan Kostan.

Palestinaren alde asteazkenerako deitu diren greba eta lanuzteen harira, Urola kostako GKSk deialdien berri emateko komiteak egin ditu asteburu honetan. Ostiralean, Zarauzko Frontoi Txikin egin zuten hitzordua, eta Getarian gaztetxean, eta larunbtean, Zumaiako Torreberri gaztetxean. Greba komite horiek, esaterako, Palestinaren aldeko elkartasun aktibo edota kontzientea sustatzea dute helburu.

Asteburuan zehar, era berean, ekintza desberdinak eraman dituzte aurrera. Larunbatean, palestinar erresistentziaren aldeko argazki herrikoia atera zuten Barren plazan, eta frontoi txikin, berriz, bandera pintaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide