Artisauen lana, plazara

Intza Trula 2025ko urr. 13a, 09:30

IV. Artisautza Azoka egin zuten atzo Lege Zaharren Enparantzan, Nahia elkarteak antolatuta. Orotara, 25 artisau eta beraien proiektuak ezagutzeko aukera izan zen bertan.

Eguraldi bikainarekin egin zuten atzo IV. Artitsautza Azoka, Lege Zaharren Enparantzan. Nahia Zarauzko artisauen elkarteak antolatuta, goizetik hasi eta eguerdira artean, 25 artisau eta beraien proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten plazara gerturatu ziren herritarrek.

Bertan, arrez egin dituzten edizioetan bezala, askotariko produktuak eskaintzen zituzten postuak bisitatu ahal izan zituzten; hala nola ehungintza, bitxigintza, pintura, ilustrazioa eta kosmetika naturala lantzen dituzten artistak bildu ziren bertan.

(Argazkiak: Aiora Arriola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide