Urriak 12 ditu gaur, Hispanitatearen Eguna da Espainian, eta ohi bezala, Zarautzen kalera atera dira herritar batzuk indar okupatzaileek alde egin dezatela eskatzeko. Ernaik deituta egin dute manifestazioa herriko hainbat kaletan, mezu argia zeukan pankartaren atzean: Ezer ez ospatzeko. Indar okupatzaileek alde egin dezaten, independentziara!.
Bi dozena lagunek egin dute protesta, hainbat ikurrina hartuta sorbaldan.